Gaur zen gure egutegian X batekin markatuta genuen lehendabiziko eguna. Gure lehenbiziko pausua Giza Eskubideen ZinemaldianĀ erakustea zen. Taldeko guztiok urduri, kezka eta zalantza handiekin jendearen erantzunaren zain.
ZinematikĀ gauerdia pasiak atera gara. Eta orduan zer? “Unibertsala”, “goxua”, “polita”, “zintzoa”, “mundiala” eta ez dakit zenbat gauza gehiago entzun behar izan ditugu.
Zuen barruan dituzuen iritzi guztiak, onak ala txarrak, entzutea nahiko genituzke, baina horren aurretik eskerrak eman nahi ditugu gerturatu diren guztioi eta erakutsi diguzuen gertutasunagatik.

